Maiatzaren 8an (asteazkena) 12:00etan ateak irekitzeko
jardunaldia antolatu genuen Ibilgailuen Elektromekanikaren espezialitatean
interesik duten ikasleei zuzenduta. Argazkietan Mª Jesús Riol zentroko
zuzendaria dugu gazteei azaltzen guraso nahiz hezitzaileekin batera
ikastegiaren egitura zein den eta nola funtzionatzen duen.
Espezialitate hori
ikasten dutenetako bi ikasle, Igor eta Rober, hain justu ere, izan ziren
ikasgelan eta tailerretan izan duten esperientzia kontatzeko prest egon
zirenak. Xalotasunez eta bat-batekotasun handiz horren guztiaren berri eman zuten.
Horretaz gain, gure
webguneko edukiak ere gaingiroki ikusi genituen ,zeren eta, euskarri hori tresna
oinarrizkoa baita Lanbide Heziketaz nahiz gure institutuaz informazio
garrantzitsua lortzeko.
Mekanika-lantegian
bertan amaitu zen jarduera. Izan ere, bisitariek bertatik bertara aukera izan
zuten instalazioak, ekipamenduak eta tokiak ezagutzeko. Bestalde, zalantzarik izan
zutenek irakasleari nahiz gainerako ikaskideei galdetzeko beta ere izan zuten.
Era berean, maiatzaren 10ean (ostirala) eta ordu
berean Ile-apainketa eta Estetika espezialitatean interesik zutenei ikasgelak
eta lantegiak erakutsi zizkieten.
Espezialitate horri
zegokionez, Naty eta Azuzena izan ziren ikasle diren aldetik beren
esperientziak eta iritziak plazaratu zituztenak.
Amaitzeko, bisitariei
parafina berodun tratamendu bat izan ezik zigiluz (stamping) azkazalak
apaintzeko erakustaldi bat ere egin zieten.